XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Emakumezko izatea, gizonezkoentzat erakargarri izatea da eta generoaren gizarteratzea, emakumezkoak emakumezko legez gizonezkoen sexu-erabilpenerako dauden izaki gisa identifikatzera iristeko prozesua da.

Horregatik, sexualitatea (eta ez arraza edo klasea) da generoen arteko desberdintasunen ardatza.

Gizonezko/emakumezko arteko diferentziek eta menperatzaile/menperatu dinamikak, elkar definitzen dute.

Gizonezko-nagusitasuna sexuala da eta sexualitatea gizonezko-boterearen interpretazio soziala baino ez da.

Sexualitatea heterosexualitatearen berdina da eta heterosexualitatea gizonezko-nagusitasunaren eta emakumezko-menpetasunaren sexualitatea baino ez da.

Sexuala dena zera da, gizonezkoek isurketa (koitoa) izatea eragiten duena.

Nagusi/jopu, menperatzaile/menperatu hierarkiek ere lortzen dute.

Sexu-arrazoiengatiko desberdintasunak emakume guztiek partekatzen dute, maila sozialean eta politikoan.

Maiz, arazo ekonomiko gutxien dituzten emakumezkoak dira, kontzientzia feminista hartzen dutenean, emakumezko guztiak bezalaxe gizonek menperatuta bizi direla konturatzen direnak, nahiz etxean nahiz ohean eta lanean, nola emozio- eta sexu-arloetan hala etxean eta ekomoni kontuetan.

Eguneroko bizitza nahikoa da gizonezkoen hegemoniaz eta emakumezkoek jaiotzetik duten gutxiagotasunaz erabat sinetsita egoteko.

Baina hori mito hutsa da.

Sexua boterearen zatiketaren ezaugarri antinaturala da, horregatik, ez dago publiko eta pribatuaren arteko zatiketarik eta pertsonala dena politikoa da: 1) Emakumezkoak, talde legez, gizonezkoek talde legez menperatuta daude eta, horren ondorioz, baita gizabanako moduan ere.

2) Emakumezkoak menpean daude gizartean, ez beren izaera pertsonalarengatik eta ezta beren biologiarengatik ere.